Urkoko kiroldegiaren egoeraren berri emateko bilera ireki bat egingo du Sopelako Udalak urriaren 10ean

Nahia Martinez Gondra 2024ko urr. 8a, 15:15

Urriaren 10ean bilduko dira, arrastiko 18:30ean, Urkoko kiroldegian.

Urkoko kirol instalakuntzen egungo egoera eta bere kudeaketaren inguruko zalantzak eta kezkak argitzeko, Sopelako Udalak bilera ireki batera deitu ditu Ugeraga kirol taldeko zuzendaritza eta familiak. Hala, datorren eguenean, urriaren 10ean bilduko dira, arrastiko 18:30ean, Urkoko kiroldegian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun