Guztira, 576 proposamen aurkeztu dira, 23 proiektu jarri dira aukeratzeko, 1447 botogaz. Sei jarduera horiekaz, 200.000 euroko partidara iritsiko litzateke, 2024/2025 aurrekontu parte-hartzaileen prozesu honetan adostutako finantzaketa. Prozesuan parte hartu dutenek hainbat proposamen egin dituzte: Zipiriñe eskolarainoko bidegorria osatzea, Iturrieta parkean hobekuntzak egitea eta Gaztelekua berritzea, besteak beste.

Udalak prozesua “gardena eta aberasgarria” izan dela nabarmendu du, eta udalerriko ikastetxeen parte-hartze handia azpimarratu du. Hemendik aurrera, sei hilean behin egingo da proiektuen gauzatzearen jarraipena, herritarrei jakinarazteko.

Sopelako herritarrek urriaren 14tik 31ra bozketara aurkeztu ziren 23 proiektuen artean aukeratu dituzte jada proiektuak. 576 proposamen jaso eta 1447 boto eman ondoren, eta herriko talde erreferentzialenek osatutako Berme Batzordearen oniritziagaz, sopeloztarrek 6 proiekturen aldeko hautua egin dute.

2024ko maiatzean hasitako prozesua

Sopelako aurrekontu parte-hartzailearen prozesua 2024ko maiatzean hasi zen. Uztailean zabaldu zen epea herritarrek udalari proposamenak egiteko, aurrekontuetan sartzeko. Proposamenak bide desberdinetatik egin ziren: 3 auzo asanbladatan, online bidez, toki ezberdinetan aurrez aurre jarritako postontzien bidez edota Zipiriñe, Iberre eta Ander Deuna ikastolan, ludotekan eta gaztelekuan egindako saioen bidez. Sopeloztarrek 576 proposamen desberdin egin dituzte.

2024/2025 aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren azken fasean 1447 sopeloztarrek bozkatu dute. Adin guztietako herritarrek parte hartu dute. 23 proiektuetatik, sopeloztarrek 5 aukeratu behar zituzten berme batzordeak proposatutako 23 proiektuetatik, herrian erreferente diren talde sozialek osatutako taldea. Bereziki garrantzitsua izan da Sopela hobetzeko ahalegin horretan ikastetxeek egin duten ekarpena: Zipiriñe, Iberre eta Ander Deunaren artean, 598 boto jaso dituzte. 16 urtetik gorakoen aldetik, 849 boto jaso dira.

Prozesu gardena eta aberasgarria

Udaletik, Guruzne Carrasson alkateak azpimarratu du prozesu hau “guztiz gardena eta oso aberasgarria izan dela. Gure herriko talde esanguratsuenek parte hartu dute, batez ere Zipiriñe, Iberre eta Ander Deuna ikastetxeek, prozesu honen aldeko erabateko adostasuna egon da udal taldeen artean eta azkenik, parte hartzea oso positiboa izan da. Hemendik aurrera, sei hilean behin egingo da proiektuen gauzatzearen jarraipena, herritarrei jakinarazteko”.