Sopelako emakume bat etxetik botatzea salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak

Nahia Martinez Gondra 2025ko urt. 7a, 11:29

Kaltetuaren seme adingabeak etxebizitza utzi behar izan du ere.

Abenduaren 30ean, Sopelako emakume bat etxetik bota zuten bere seme adingabeagaz batera. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu duenez, familiak ez du alternatiba errealik, eta, hala eta guztiz ere, etxegabetua izan da. "Zerbitzu publikoek oraingoz eskaini dioten bakarra ostatu batera joatea izan da", deitoratu du sindikatuak.

Halaber, Euskal Herrian urtero gertatzen diren ehunka "isilpeko etxegabetzeen " beste adibide berri bat dela nabarmendu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, horregatik, etxegabetze-mota guztien aurka borrokatzeko beharra azpimarratu du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun