Sopelako Udalaren 2024-2025 aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren indarguneetako bat eskola-komunitatearen parte-hartzea izan da. Guztira, 576 proposamen aurkeztu ziren, 23 proiektu bozketa-fasera pasa ziren, eta 1447 boto jaso ondoren, sei proiektu aukeratu ziren 2025ean garatzeko. 1447 boto horietatik 598 Zipiriñe, Iberre eta Ander Deuna ikastolako ikasleenak izan ziren.
Sopeloztarrek aukeratu zuten lehen proiektua Zipiriñeko eskolaren ondoan iturri bat jartzea izan zen, zehazki hesiaren kanpoaldean, zuzendaritzak eta ikastetxeko klaustroak historikoki eskatutako baldintza. Obraren kostua 5.000 eurokoa izango zela kalkulatu zen. Behin exekuzio fasean, Udalaren bulego teknikoa ohartu zen iturria ikastetxetik kanpo jartzeko obrak 40.000 euro inguruko prezioa izango zuela.
Guruzne Carrasson alkateak berak Zipiriñeko eskolako Eskola Kontseiluan parte hartu zuen, Gabonetako oporren aurretik, eskola-komunitateari jakinarazteko ezinezkoa zela iturria hesiaren kanpoaldean jartzea. Eskola Kontseiluari berari hainbat aukera proposatuko zitzaizkiola ere esan zien iturria ikastetxe berean kokatzeko.