Uribe Kostak berdintasunaren alde ahotsa altxatu du Sopelan egindako kontzentrazioan

Erredakzioa 2025ko mar. 7a, 14:52

Hainbat herritar batu dira gaur Mankomunitateak Sopelako Urgitxieta plazan egindako deialdian. © UKZM

Uribe Kostako Mankomunitateak elkarretaratzea egin du gaur, martxoaren 7an, Larrabasterran, Urgitxieta Plazan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Eguerdiko 12:00etan, Mankomunitateko ordezkari eta langileak, zazpi udalerrietako alkate eta zinegotziak, Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluko ordezkariak eta eskualdeko beste emakumezkoen elkarteetako kideak bildu dira, baita hainbat herritar ere, gizartean oraindik ere dauden desberdintasunak salatzeko eta berdintasuna aldarrikatzeko.

Elkarretaratzean, berdintasuna sustatzeko politikak bultzatzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu eta gizarte justuago bat lortzeko herritarren parte-hartze aktiboaren beharra gogorarazi dute. Halaber, Uribe Kostako Mankomunitateak eskualdeko udalerrietan egunotan egingo dituzten ekitaldietan parte hartzera animatu ditu herritarrak, feminismoak gizartea eraldatzeko duen funtsezko papera nabarmenduz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun