Erreleboetako lasterketako taldea Markel Fernandez, Manuel Guijarro, Oscar Husillos eta Bernat Erta osatu zuten. Laukoteak final ikusgarria egin zuen txapelketan 4x400ean: 03:05.18ko kronoagaz, segundo bat baino gehiago hobetu zuten aurreko marka, eta Herbehereetarako izan zen urretik 23 ehunenetara baino ez ziren geratu (03:04.95). Belgikak, Espainiaren denbora beragaz, podiuma osatu zuen, iritsiera oso estu baten ondoren.
Fernandezek ireki zuen lasterketa 1. kaletik, erreferentzia bisual zuzenik gabeko posizio batetik. Halere, erritmoa mantentzea lortu zuen eta lekukoa laugarren postuan eman zuen. Bere taldekideek gora egin zuten podiumeko postuetan kokatu arte, eta azken postan, Bernat Ertak azken ahalegin egin zuen zilarrezko domina ziurtatzeko.
400 metroko banakako proban ere emaitza ona izan zuen Fernandezek. 46.19ko denboragaz, Euskadiko errekorra hautsi zuen, eta finalerdietarako txartela lortu zuen, bere seriean bigarren geratu ondoren, Maksymilian Szwed poloniarraren atzetik. Finalerdian, ordea, lasterketa gorabeheratsu batek eragotzi zion finalera iristea.
22 urtegaz, Markel Fernandezek bere lehen metal handia eskuratu du lehiaketa absolutu batean, Espainiako atletismoan jarraitu beharreko izenetako bat dela berretsiz.