Ihart Arakistain pilotari gazteak inauguratu zuen ekitaldia, eta berba hunkigarri batzuekaz Euskaraldiaren xedea azaldu eta txapen balioa nabarmendu zuen. Gero, Sopela Kantari taldeak giroa animatu zuen, inguruko guztiak ere kantan jarriz. Bukatzeko, musika artean, photocoll-a abiatu zuten.
Tartean, Euskaraldian izena emateko stand-a jarri zuten, ekimenaren inguruko informazio gehiago luzatzeko asmoz. Izan ere, hurrengo 10 egunetan, bai Sopelan bai gainontzeko Uribe Kostako udalerrietan, ekintza andana eramango dituzte aurrera Euskaraldiaren barnean.
Orain bai, hasi dadila euskararen praktika sustatzeko ariketa!