Uribe Kostako jaiak 2025

Sopelako jaien egitarau osoa, hemen!

Nahia Martinez Gondra 2025ko eka. 11a, 12:49

Gildas eta Dupla taldeek euren kontzertuak emango dituzte, besteak beste.

Sopelako jaiak inoiz baino hurbilago daude: ekainaren 26tik 29ra herri osoa batuko da udari festa eta aldarrikapen giroan hasiera emateko. Hona hemen txosna-batzordeko eta Udaleko egitarauak, oso-osorik. Gorde indarrak jai-egun zoroetarako!

EGITARAUA

Ekainak 26, eguena 
  • 18:30 Kartel lehiaketaren sari banaketa, udaletxeko berdegunean.
  • 19:00 Kuadrillen jaitsiera eta kalejira txarangagaz. 
  • 20:30 Pregoia, Esaera Zaharren Txapelketaren antolatzaileen eskutik eta Txupina Breaking Katxi kuadrillaren eskutik, udaletxeko plazan. Ondoren, kalejira Mauxitxa txarangagaz txosnetaraino.
  • 21:00 Umeentzako diskofesta udaletxeko plazan.
  • 21:15 Txosna Batzordearen pregoia eta txupina. Ostean, txosnen irekiera.
  • 22:30 Zunba parte-hartzailea Boloma taldearen eskutik. Ondoren kontzertua: Les Testarudes.
  • 23:00 Erromeria udaletxeko plazan Kresala taldearen eskutik.
Ekainak 27, barikua
  • 11:00-14:00 Txu txu trena.
  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas parkea Zipiriñen (0 -12 urte).
  • 11:00-14:00 Umeentzako tailerrak Zipiriñen (4 -12 urte).
  • 12:00 Mikra familia guztiarentzako zirku ikuskizuna Jauregizar plazan (Cía. Berdinki).
  • 13:00 KONTZERTU KORALA: Lagun Artea Abesbatza (Sopela) eta Aita Gotzon Abesbatza.
    (Barrika) Udaletxeko plazan.
  • 13:00 Bitsaren jaia Zipiriñen.
  • 13:30 Txorizo jana udaletxeko plazan.
  • 14:30 Tortilla eta sangria txapelketa txosnetan (16:00etan aurkeztu).
  • 16:30 Pala txapelketa herrikoiaren 2. eta 3. mailako finalak, Iturrieta parkean.
  • 17:00-20:00 Txu txu trena.
  • 17:00-20:00 Umeentzako jolas parkea Zipiriñen (0-12 urte).
  • 17:00 – 20:00 Umeentzako tailerrak Zipiriñen (4-12 urte).
  • 18:00 Uribe Kostako VII. Zantzo Txapelketa Meñakoz eta Sopelako Panderojoleak taldeen eskutik, Udaletxeko plazan. Izen ematea bertan 17:30etik 18:00etara.
  • 18:30 Sopelako eskualdeko Paleta Txapelketaren 68. edizioaren finalak, udal pilotalekuan.
  • 19:00 Pilota Txapelketa herrikoiaren 1. eta 2. Mailako finala eta Pala Txapelketa herrikoiaren 1. mailako finala, Iturrieta parkean.
  • 20:00 Taitxi erakustaldia udaletxeko berdegunean. Sopelako Taitxi Taldearen eskutik.
  • 20:00 Txosnen irekiera.
  • 20:30 Kuadrillen poteo musikatua Iturrieta parketik hasita.
  • 20:30 60. eta 70. hamarkadetako Guateke musikala, Jauregizar plazan Ekhy taldearen eskutik.
  • 22:30 Zezen-suzkoen entzierroa txosna-gunetik hasita.
  • 22:45 Kontzertuak: Lenago Il eta Los Zopilotes Txirriaos txosna-gunean.
  • 22:45 Albina Stardusten ikuskizuna. Ondoren, Hot Tubes taldearen kontzertua (70.
    80. eta 90. hamarkadetako bertsioak; Chesteko Moto GP zIrkuituko banda ofiziala).
Ekainak 28, zapatua 

Baserritar eta arrantzale eguna

  • 10:00 - 21:00 Margolanen-erakusketa, Sopelako Zirrimarra elkartearen eskutik, udaletxe inguruan.
  • 11:00-14:00 Txu txu trena.
  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas parkea Zipiriñen (0 -12 urte).
  • 11:00-14:00 Umeentzako tailerrak Zipiriñen (4 -12 urte).
  • 11:00-14:00 Haur eta helduentzako Kakorratz tailerra Sopelako Ehuntzaileak elkartearen eskutik udaletxe inguruan. 7 urtetik aurrera.
  • 11:30 Kalejira Sopelako Panderojoleak taldearen eskutik.
  • 12:00 Magia mundiala publiko guztientzako ikuskizuna Eleder Magoaren eskutik, udaletxeko plazan.
  • 12:30 Kalejira Sopela Kantari taldeagaz.
  • 13:00 Bertso-saioa. Bertsolariak: Paule Loizaga, Maider Arregi, Jon Maia eta Joanes Illarregi. 
  • 14:30 Herri-bazkaria. Jauregizar plazan eta bazkalostean EINGO taldearen emanaldia. Txartelak aldez aurretik erosi beharko dira taberna hauetan: Laiak, Etxekhi, Lurren, eta turismo bulegoan ekainaren 24ra arte. Egun berean, ez da txartelik salduko. Nagusiak 15 euro eta umeak 8 euro.
  • 14:30 adineko pertsonen omenezko bazkaria. Jubilatuen Etxean, Sopelan erroldatuta dauden 75 urtetik gorakoentzat. Bazkaldu ostean, Txitxarrilloa Kuklux txarangagaz. Bazkarira joan gura izanez gero, Jubilatuen Etxean aldez aurretik apuntatu beharra dago.
  • 17:00-20:00 Txu txu trena.
  • 17:00-20:00 Umeentzako jolas parkea Zipiriñen (0-12 urte).
  • 17:00 Umeentzako 3x3 Saskibaloi Txapelketa Zipiriñen Ugesaski Taldearen eskutik. Mailak: Eskolarra (2017-2018), Premini (2015-2016) eta Mini (2013-2014). Gehienez 4 jokalari talde bakoitzeko.
  • 18:00 Kuadrillen arteko jolasak, elizaren atzean dagoen plazan.
  • 18:30 Dantza plaza Eingo taldeagaz, Jauregizar Plazan.
  • 20:00 Ostikda elektrotxaranga Bentatxu kaletik hasita.
  • 21:15 San Ferminetako Aspe torneoko profesional mailako esku pilotako 4 eta 1/2ko finalak udal pilotalekuan.
  • 22:45 Funktree eta Akatz taldeen kontzertua, txosna-gunean.
  • 22:45 Gildas eta Dupla taldeen kontzertuak, Udaletxeko plazan.
Ekainak 29, domeka
  • 08:30etatik aurrera San Pedro jaiak VIII. Argazki Rallya UK FOTOren eskutik.
  • 09:30-14:00  Arku-tiroko XXVII. San Pedro saria, San Andreseko landetan.
  • 10:00-21:00 Margolanen erakusketa,  Zirrimarra elkartearen eskutik, udaletxe inguruan. 
  • 10:30 Kalejira, udaletxetik elizara: Barinatxe Txistu Taldea, Txantreako Erraldoiak eta Sopelako Panderojoleak. 
  • 10:30 - 13:30 Argazki erakustaldia Kiribile elkartearen eskutik, udaletxe inguruan. 
  • 11:00-14:00 Txu txu trena.
  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas parkea Zipiriñen (0 -12 urte).
  • 11:00-14:00 Umeentzako tailerrak Zipiriñen (4 -12 urte).
  • 11:00 Meza nagusia.
  • 11:00etatik aurrera Sopelako V. xake jaialdia Izurde Beltzak elkartearen eskutik Jauregizar plazan. 
  • 11:00etatik aurrera VIII. Haragi Paella txapelketa udaletxeko plazan. Izen-ematea: 11:00etatik 12:00etara.
  • 12:00 Kalejira, elizatik udaletxera: Barinatxe Txistu Taldea, Txantreako Erraldoiak eta Sopelako Panderojoleak.
  • 12:15 Eguzkilore taldeak dantzatutako agurra udaletxeko plazan. Ondoren, dantza emanaldia, Txantreako Erraldoiak eta Sopelako Eguzkilore eta Meñakoz dantza taldeakaz.
  • 13:00 Bitsaren jaia Zipiriñen.
  • 13:15 Joten kontzertua Voces del Ebro taldearen eskutik, Eleizalde kaleko kioskoan.
  • 17:00-20:00 Umeentzako tailerrak Zipiriñen (4 eta 12 urte).
  • 17:00-20:00 Txu txu trena.
  • 17:00 -20:00 Umeentzako jolas parkea Zipiriñen.
  • 17:00 Kuadrillen arteko jolasak, elizaren atzean dagoen plazan.
  • 19:00 Kuadrillen arteko bertso lehiaketa irekia, txosna-gunean. Kuadrilla bakoitzak bertsoa bota beharko du jaiei agur esateko, estilo librean.
  • 20:00 Oilaskoa eta sagardoa 3 euroan Udaletxeko plazan.
  • 20:00 Kuadrillen arteko txapelketaren sari-banaketa. Paule Loizaga, eta Unai Mendiburu bertsolariakaz bertso txosna-gunean. Ondoren, Bidean taldearen erromeria.
  • 21:30 Kuttune taldearen kontzertua udaletxeko plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun