Karmen jaien zoramena hasi da!

Nahia Martinez Gondra 2025ko uzt. 7a, 09:00

Uztailaren 11tik 16ra dira jaiak.

Uztailaren 11tik 16ra zoramena hasiko da Larrasbaterran: hemen dira beste behin Karmenak! Hala, adin guztietarako ekintzak antolatu dituzte beste behin uda erdiko jai hauetarako. Ez galdu programazio osoa! 

Uztailak 11, bariku

  • 18:30 Parrillada, jubilatuen etxean
  • 19:00 Candore jaien hasierako kalejira, Loiola Ander Deuna kaletik hasita (Surflarien eskulturatik)
  • 19:45 UK Foto elkarteak antolatutako Sopelako VIII. Argazki rallyaren sari banaketa.
  • 20:00 Pregoia eta txupina Lagun Artea eta Urepel Abesbatzaren eskutik. 

Uztailak 12, zapatua

  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas parkea, Urgitxieta palzan (0–12 urte).
  • 11:30 Kalejira Sopelako panderojoleak taldearen eskutik.
  • 12:00 Mariachi Imperial de Guajanato taldearen kontzertua, Iberrota parkean.
  • 12:30 Kalejira Sopela kantari taldeagaz.
  • 14:30 Herri bazkaria. Urgitxieta plazan. Txartelak aldez aurretik erosi beharko dira taberna hauetan: Laiak, Etxekhi, Lurren eta Turismo bulegoan uztailaren 9ra arte. Egun berean ez da txartelik salduko. Aukera beganoa ere egongo da. Elikadura-alergia edo intolerantziaren bat izanez gero, idatzi mezu elektroniko bat sopekoor@gmail.com helbidera, kontuan hartzeko.
  • 17:00 - 20:00 Umeentzako tailerrak (4-12 urte) Urgitxieta plazan.
  • 17:00 Tiragoma txapelketa Peña Enkarterri Tiragomas elkartearen eskutik, Iberrota plazan.
  • 18:00 Sopelako IV. Boxeo Jaialdia Urko kiroldegian (Amateur, emakumezkoak eta gizonezkoak). 
  • 20:00 El peor espectaculo del mundo...de momento nagusientzako kale-antzerkia, Iberrota parkean (Cía. Zanguango).
  • 20:00 Kontzertu korala Urepel eta Coral Polifónica de Berres Abesbatzen eskutik San Pedro Elizan.
  • 22:15 Zezensuzkoa.
  • 22:45 Okume eta Gozategi taldeen kontzertuak, Urgitxieta plazan.

Uztailak 13, domeka

  • 10:30etik aurrera Marmitako Lehiaketa, Urkon. (14:00etan kazolen aurkezpena eta ondoren, sari-banaketa).
  • 11:00-14:00 Haur, gazte eta helduentzako ur-parkea, Urko futbol- zelaian. Ekarri bainujantzia!!!
  • 11:00-14:00 Umeentzako tailerrak  (4-12 urte), Urgitxieta plazan.
  • 11:00-14:00 Xake jolas librea, Izurde Beltzak elkartearen eskutik, Urgitxieta plazan.
  • 11:00 Lasterketa nudista Barinatxe hondartzan, Munarri Atletismo Taldearen laguntzagaz. Izen-emateak doan izango dira eta momentuan bertan egingo dira.
  • 11:00 -14:00 Artisautza azoka, Urgitxieta plazan.
  • 13:00 Eraitsi S.L umeentzako kale-antzerkia, Iberrota parkean (Cía. Goitibera).
  • 16:30 Guztiontzako diskofesta (familiak, umeak, gazteak…) Urkon.
  • 16:30 Bistaren jaia Urkon.
  • 17:00-20:00 Haur, gazte eta helduentzako ur-parkea, Urko futbol- zelaian. Ekarri bainujantzia!!!
  • 20:00 Covbeers taldearen emanaldia 80. eta 90. hamarkadetako abestien bertsioak, Iberrota parkean.
  • 20:30 Losa Gainean kontzertuak txosna-gunean: Lenago Il, Ilberri eta Laino Beltzak.
  • 22:30 Andreu Casanova umoregilearen Tinder sorpresa bakarrizketa. Oharra: Nagusientzako ikuskizuna.

Uztailak 14, astelehena

  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas parkea, Urgitxieta plazan (0–12 urte).
  • 11:00-14:00 Umeentzako tailerrak (4-12), Urgitxieta plazan.
  • 11:00-14:00 Txu-txu trena (Irteera Goxobreak tabernaren alboan).
  • 11:00 Larrabasterrako Jaiak 3x3 txapelketa Ugesaski taldearen eskutik, Urko kiroldegian. Mailak: Haurrak (2012-2013), Kadeteak (2010-2011) eta Junior (2008-2009). 16:00etatik aurrera, Senior maila (2007tik aurrera).
  • 17:00-20:00 Haur, gazte eta helduentzako ur-parkea, Urko futbol- zelaian. Ekarri bainujantzia!!!
  • 17:00-20:00 Umeentzako tailerrak (4-12 urte), Urgitxieta plazan.
  • 17:00-20:00 Txu-txu trena (Irteera Goxobreak tabernaren alboan).
  • 20:00 La ultima y nos vamos nagusientzako kale antzerkia Iberrota parkean. (Cia. Trapu Zaharra).
  • 22:30 Desprovisto zirku ikuskizuna, Urgitxieta plazan (Cía. Uparte).

Uztailak 15, martitzena

  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas parkea, Urgitxieta plazan (0–12 urte).
  • 11:00-14:00 Txu-txu trena (Irteera Goxobreak tabernaren alboan).
  • 11:00-14:00 Haur eta helduetzako kakorratz tailerra Sopelako Ehuntzaileak elkartearen eskutik, Urgitxieta plazan. 7 urtetik aurrera. 
  • 12:00 Pause umeentzako kale antzerkia, Iberrota palzan.
  • 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea, Urgitxieta plazan (0 -12 urte).
  • 17:00-20:00 Txu-txu trena (Irteera Goxobreak tabernaren alboan).
  • 20:30 Kuadrillen arteko playback txapelketa, Iberrota plazan.
  • 20:30 XXXVI. Futbito Txapelketaren finalak, Urko kiroldegian. Ondoren, sari banaketa.
  • 22:15 Zezensuzkoa, Urgitxieta plazan.
  • 22:45 Maneras de vivir: Fito, Barricada, Leño eta Rosendo tributo taldeen kontzertua Urgitxieta plazan.

Uztailak 16, eguaztena

  • 11:00-14:00 Txu-txu trena (Irteera Goxobreak tabernaren alboan).
  • 11:00-14:00 Gazteentzako jolas-parkea futbol zelaian (11 urtetik gorakoentzat).
  • 11:00 Meza nagusia, San Pedro elizan.
  • 12:00 Kalejira Barinatxe Txistu taldeagaz.
  • 13:00 Lagun Artea Abesbatzaren kontzertua, Urgitxieta plazan.
  • 16:30-20:30 Argazki erakustaldia Kiribile elkartearen eskutik, Urgitxieta plazan.
  • 17:00-20:00 Txu-txu trena (irteera Goxobreak tabernaren alboan).
  • 17:00-19:00 Arku tiroko tailerra, Sopelako D 'Arco klubaren eskutik, futbol zelaian. Nori zuzenduta: publiko guztientzat. 10 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta egon beharko dute.
  • 17:00 -20:00 Umeentzako tailerrak Urgitxieta plazan (4 -12 urte).
  • 19:00 Kuadrillen arteko pintxo-lehiaketa, txosna-gunean.
  • 20:00 Las B.O.B.A.S: Banda de Orquestas Sepulcrales kale-antzerkia Iberrota plazan.
  • 20:30 Cumbia Kontzertua La doctrina secreta- Cumbia esoterica taldearen eskutik txosna-gunean.
  • 21:30 Olatz Salvadorren kontzertua, Urgitxieta plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun