Eraso homofobo bat jazo da Sopelako jaietan

Nahia Martinez Gondra 2025ko eka. 30a, 10:06

Txosnaguneko oholtzan izan da erasoa.

Aurreko barikuan, ekainaren 27an, eraso homofobo bat jasan zuela salatu du Boloma taldeak, Sopelako San Pedro jaien lehenengo egunean. Sareetan azaldu dutenez, txosnagunean zunba saioa egiten ari ziren bitartean, bi botila jaurti zituzten oholtzara. Hala, saioa laburtu behar izan zuten. Taldeak eskerrak eman dizkie Sugarri talde feministari eta Ukatu genero-disidente taldeari eskainitako babesagatik. "Ez badakizu egoten, ez etorri!", aldarrikatu dute. 

Boloma taldeak azaldu duenez, leheneko botilaren ostean, musika gelditu eta adierazi zuten ez zutela inolako erasorik onartuko. Berriro beste botila bat jaurti eta gero, saioa laburtu behar izan zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun