Aurtengoa 38. Folklore Bizian jaialdia izango da, eta urtez urte, hurbilduko diren lagun guztiak txundituta uzteko erronka dute dantzariek. Urtero legez, arrastiko 20:00etan hasiko da, Sopelako Urgitxieta plazan.
Alde batetik, Fiestas de Mexico taldeak bere mariatxi tekatitklense berezia ekarriko du, Mexikoko folklorerik onenak Sopela zipriztindu dezan. Bestalde, Tajikistaneko Gaffar Valamzadek Asiako doinu ederrak ekarriko ditu. Tayikoek sortu zuten, farsia darabilten lagunek, euren kultura mundutik zabaltzeko asmoz. Azkenik, Andra Mari Dantza Taldea dago. Euskal dantzak lantzen dituen Galdakaoko taldea da, 1955ean sortu zena. Hala, beste behin, herritarrak dantzan jarriko dituzte munduko soinu ezberdinakaz!