Saioa Ortega sopeloztarra, 18 urtez azpiko Espainiako surf txapeldun

Ander Zarraga 2025ko ira. 15a, 16:48

Saioa Ortega aste-akabuan eskuratutako garaipena ospatzen. © EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAZIOA

Sopeloztar gaztea emakumezkoen 18 urtez azpikoen kategorian gailendu zen, Espainiako Txapelketako Junior Serieetan.

Atzo, irailak 14, Vilaviciosako (Asturias) Playa Españan egin zen Junior Serieetako Espainiako Txapelketak Estatuko surf onenak bildu zituzten 18 urtez azpikoetan, 16 urtez azpikoetan eta 14 urtez azpikoetan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. 

Emakumezkoen 18 urtez azpiko final handian euskal surflari bi sartu ziren: Saioa Ortega bizkaitarra, Sopelako harrobiko surflaria, eta Laine Fernandez Goenaga gipuzkoarra. Txanda erabakigarria Sol Borelli kanariarrak eta egungo txapeldun eta faborito nagusiak eta Kenia Lopez asturiarrak osatu zuten.

Maila oso altuko norgehiagokan, Saioa Ortegak lasaitasunari eutsi zion eta bere surfik onena baldintza zailetan egin zuen, Borelli lanzarotarrari, Fernandezi eta Lopez asturiarrari gailenduta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun