INAUTERIAK 2026

Sopelan prest dute inauterietako egitaraua, herria dantzan jartzeko

Ander Zarraga 2026ko otsailaren 11

Sopelako inauterietako egun handia domeka izango da, baina zapatuan ere zeregin eta zerikusi asko egongo da.

Sopelako kaleak inauteri-giroz beteko dituzte hilaren 13tik 17ra bitartean, Urgietxeta plazan. Umorezko ikuskizunak, azoka, maskarada, txaranga eta mozorro-lehiaketa izango dira egitarauaren ardatz nagusiak, publiko guztientzako proposamenakaz.

Otsailak 13, barikua

  • 20:00 Umorea: El Ventrílocuo (Jaime Figueroa), Kurtzio Kultur Etxean.
    • Sarrera: 4/6 euro. Gaztelaniaz eta 14 urtetik aurrera.

Otsailak 14, zapatua

  • 10:00-14:00 Azoka: Gure Lurreko Merkatua, Urgitxietan.
  • 11:00-15:00 Azoka: Artisautza merkatua, Urgitxietan.
  • 12:30-14:30 Dantza: Zuberoako Maskarada, Otxandategi Dantza Taldeagaz, Urgitxietan.
  • 19:00-22:00 Musika: Txaranga Sutan (Toki Garapen sailak antolatuta), frontoian.

Otsailak 15, domeka

  • 17:00 Harrera: Mozorro desfileko parte-hartzaileei harrera Urgitxieta plazan.
  • 17:15 Kalejira: Desfilea Urgitxietatik Urko kiroldegira.
  • 18:00 Jaia: Diskofesta eta sari-banaketa Urko kiroldegian. Sarrerak doakoak dira (otsailaren 1etik aurrera), baina derrigorrezkoa da aurrez eskuratzea (Kurtzio Kultur Etxea edo sarrerak.sopela.eus). Izen-emateak urtarrilaren 19tik otsailaren 8ra (Kurtzio Kultur Etxea edo info@sopela.eus). Lehiaketan izena emateak diskofestarako sarrera barne hartzen du.

Otsailak 17, martitzena

  • 18:00 Antzerkia: Goazen 12.0, Urko kiroldegian.
    • Sarrera: 6/7 euro, otsailaren 9tik aurrera salgai.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun