Hasteko, barikuan, maiatzaren 15ean, hainbat jarduera egingo dituzte: zelai erre txapelketa berdegunean, pregoia eta txupinazoa frontoian eta, eguna bukatzeko, plater/mikro irekien lehiaketa herriko kaleetan zehar.
Zapatuko bazkaria baino lehen, etxebizitzaren auziari buruzko mahai ingurua egingo dute. Bazkalostean, pala partida herrikoiaz gozatzeko aukera egongo da frontoian: Gilen Madridek, Irati Irastorzak, Leire Fuentek eta Eneko Balboak parte-hartzegaz. Horren ostean, errepresioaren aurkako pilota partida egingo dute Titin II.ak eta Goñi III.ak. Partiden tiketak Etxekhi Berrian, Frontoian eta 671 172 027 telefonora idatziz erosi ahal dira.
Azkenik, Kuadrilla Eguna merezi den bezala amaitzeko, hiru kontzertu egongo dira: Lukiek, Potato eta Bidean erromeria.
Maiatzak 15, barikua
- 19:00 Zelai erre txapelketa berdegunean.
- 21:00 Pregoia eta txupinazoa frontoitik.
- 21:30 Plater/mikro irekia herriko kaleetatik.
Maiatzak 16, zapatua
- 13:00 Etxebizitzaren auzia: mahai ingurua.
- 14:30 Herri-bazkaria udaletxe-plazan (bazkaltzeko paella).
- 16:00 Pala partida frontoian.
- 17:45 Errepresioaren aurkako pilota partida, jardunek antolatuta: Goñi II / Elizegi - Titin III / Alduntzin.
- 20:00 Lukiek kontzertua.
- 21:30 Potato kontzertua.
- 23:30 Bidean erromeria.