2026/11/20 10:30

Ikastaroak eta tailerrak

Ondo lo egiteko aholku praktikoei buruzko hitzaldia Sopelan

Ondo lo egiteko aholku praktikoei buruzko hitzaldia Sopelan
Lagun Artea Jubilatuen Etxea, Sopela

Datorren barikuan, hilak 20, ondo lo egiteko aholku praktikoei buruzko doako hitzaldi irekia eskainiko du Leopoldo Garro familia-medikuak, goizeko 10:30ean, Lagun Artea Jubilatuen Etxean (Akilino Arriola kalea 56). Hitzaldia Gurutze Gorriak antolatu du, Uribe Kostako Mankomunitatearen eta Lagun Artearen laguntzagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun