Urdulizko Inola emakumeen elkarteak otsailean abiatu zituen genero ikuspegiko zinema jardunaldiak. Hala, bariku honetan, martxoak 6, beste saio bat eskainiko dute. Oraingo honetan Pilar Pérez Solanoren "Las maestras de la Republica" dokumentala egongo da ikusgai. Emanaldia 19:00etan hasiko da herriko kultur etxean. Sarrera doakoa izango da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!