Egitaraua:
Uztailak 16, zapatua
- 12:30-13:00 Tortilla-lehiaketarako izen-ematea.
- Oinarriak: Sua egiteko egurra eskuragarri egongo da. Butanoa ere erabil daiteke
- Hurrengo osagarriak erabiliko dira bakarrik: patatak, arrautzak, olioa eta gatza.
- Lehiaketak atal bi dauzka: 16 urtera artekoa, eta 16 urtetik gorakoa.
- Kategoria berezia: tortilla handiena.
- 14:00 Tortillen aurkezpena.
- 16:00 Kuadrillen jokoak, sari berezia egongo da kuadrilla irabazlearentzat.
- 17:00 Tortilla-lehiaketaren sari-banaketa. Euria egiten badu, jokoak eta sariak Antsonekoa plazan izango dira.
Uztailak 20, eguaztena
- 11:30 Igoera: Eliza aurretik Santa Mariñe baselizaraino, udal agintariakaz batera, txistulariek lagunduta.
- 12:00 Meza nagusia, eta ohorezko aurreskua.
- 13:00 Hamaiketakoa, fanfarreak alaituta.
- 18:00 Jaitsiera, Santa Mariñetik Antsonekoa plazaraino, buruhandiakaz eta dantza-taldeakaz: Ikusgarri (Portugalete), Agurra (Algorta) eta Iratxo Gorria (Urduliz). Ondoren, talde horiek dantza-erakustaldia eskainiko dute, Antsonekoa plazan.
- 20:00 Txokolatea banatuko dute, eta gero erromerian dantza egiteko aukera egongo da, herriko trikitilari eta pandero taldeakaz.