Uribe Kosta jaietan 2016

Urdulizko Andra Mari jaiak, ate joka

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 31a, 09:00

Irailaren 11n egingo dute goitibehera-jaitsiera. CC-BY-NC-SA NAPHARROA

Irailean behingoz helduko da jaiez gosetutako urduliztarren txanda; hala, hilaren 5ean andramarien ospakizunak abiatuko dituzte, areto-futbol txapelketagaz; edozelan ere, txupina jaurtiko dute irailaren 7an, eguaztena, udaletxeko balkoitik, Sabin Merino bertoko Athleticeko jokalariak pregoia irakurri ostean; ordutik aurrera, udalerria jai-giroan murgilduko da.

Hilaren 18ra arte iraungo dute festek. Denbora-tarte horretan, auzokideek zein parrandazaleek hamaika aukera izango dituzte egunak modu ezin hobean igarotzeko; ez da ezer faltako: txirrindularitza, herri-bazkariak pala, areto-futbola, tabernen sangriarik onenak, kontzertuak, erromeriak, txapelketa gastronomikoak, kuadrillen parte-hartzea, goitibeheren jaitsiera azkarrak, umeentzako jolasak, suziriak eta dantza-ikuskizunak, besteak beste. Bigarren zapatuko herri-bazkarira joan gura duenak daborduko eros dezake txartela Txiki Barrin edo Txiberrin.

Urtero legez, elizaren ondoko landan egongo da lehenengo aste-akabuan jai-eremua eta txosnagunea, kontzertuetarako oholtzagaz batera. Bigarren asteburuan, hilaren 16tik 18ra, txosnagunea eta festen agerlekua Elortza auzora eroango dituzte.

Egitaraua

Irailak 5, astelehena

  • 21:00 Antsonekoa Areto-futbolaren XIV. Txapelketaren finalerdia, Iparralde kiroldegian; doan.

Irailak 7, eguaztena

  • 19:00 Txupin-jaurtiketa, eta pregoia Sabin Merinogaz, Udaletxeko balkoitik.  
  • 19:30 Kakarraldoaren jaitsiera, eta kuadrillen eta herritarren desfilea Landaraino, Auspokale trikitilariek eta buruhandiek lagunduta.
  • 20:00 Herriko zenduen aldeko meza.
  • 20:30 Urdulizen aurkezpen futbol-partida, Castroren aurka.
  • 21:00 Ekitaldi berezia.
  • 21:00 Antsonekoa Areto-futbolaren XIV. Txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte, Iparralde kiroldegian. Sarrera, doan.

Irailak 8, eguena, Andra Mari eguna

  • 10:00 Fanfarrea.
  • 11:00 Meza nagusia.
  • 11:45 Ohorezko aurreskua, elizaren aurrean.
  • 12:00 Herri-kirolak, Landan.
  • 13:00 Hegazti harrapakarien erakusketa.
  • 16:00 Andra Mari Txirrindularitzaren XXIX. Sari Nagusia, 23 urte azpikoena.
  • 19:00 Andra Mari Txirrindularitzaren Lasterketaren sari-banaketa, Landan.
  • 19:30 Ezusteko ekimena, gonbidatutako parte-hartzaileentzat, Landan.
  • 21:00 Gaupasa taldearen emanaldia, Landan.
  • 22:30 Suziriak, Landan.

Irailak 9, barikua

  • 16:00 Urdulizko III. Sangria Lehiaketa, Auspokalek alaituta, tabernaz taberna. Urdulizko Merkatarien Elkarteak antolatuta.
  • 20:00 Antsonekoa Areto-futbolaren XIV. Txapelketaren finala, Iparralde kiroldegian; doan.
  • 20:30 Kale-antzerkia Trotamundis-egaz, Agirre Lehendakari plazan; euria bada, kultur etxean.
  • 23:00 UK Blues taldearen kontzertua eta Luhartzen erromeria. Landan.

Irailak 10, zapatua

  • 10:00 Txistularien kalejira.
  • 11:00 Txu-txu trena, eta umeentzako parkea (puzgarriak eta ludoteka).
  • 13:00 Bits-jaia.
  • 18:00 Umeentzako jaia, Agirre Lehendakari plazan; euria bada, Elortza ikastetxeko patioan.
  • 18:30 Mozorro-lehiaketa; izen-ematea ordu erdi lehenago. Agirre Lehendakari plazako frontoian.
  • 19:00 Irrien Lagunen "Euskararen taupadak" antzerki-emanaldia eta mozorro-lehiaketaren sari-emanaldia, Agirre Lehendakari plazako frontoian.
  • 20:30 Urduliz Eskubaloi Taldearen aurkezpena, Iparralde kiroldegian.
  • 23:00 Kontzertua Late To Scream eta Urban taldeakaz, Landan.
  • 24:00 Erromeria Urratsegaz, Landan.

Irailak 11, domeka

  • 17:00 Goitibehera-jaitsiera, Santa Marinako aldapan.
  • 18:00 Santa Marina III. Igoera (500 metro), adin nagusientzat.
  • 18:30 Goitibeheren, sangria-lehiaketaren eta buztan-erregosien argazkien sari-banaketa, eta Urdulizko Merkatarien Elkartearen zozketa, txosnagunean.

Irailak 16, barikua

  • 16:00 Eskubaloia, umeentzat, Urduliz Eskubaloi Taldeak antolatuta; Elortza eskolako patioan.
  • 18:00 IX. Skate Xpression, musikak alaituta, Urdulizko Goietas skate-pistan; euria eginez gero beste egun batean egingo dute.
  • 19:30 Zaleen pala-partida eta profesionalen pala-partida, Iparralde kiroldegian: Garate-Leiva vs Orueta-Gordon eta Gaubeka-Ibai Perez vs Necol-Imanol.
  • 20:00 Bertso-desafioa: Oihana Bartra eta Agin Laburu. Tabernaz taberna, Txiberrin hasita. Iretargi kultur elkartearen ekimenez.
  • 23:00 Kontzertua Tight Leash eta Talky Big Band taldeakaz, Elortza auzoan.

Irailak 17, zapatua

  • 08:00 Izen-ematea, nagusien herri-martxarako, Udaletxeko plazan.
  • 09:00 Herri-martxaren irteera, nagusientzat. Eta izen-ematea, txikientzat. Udaletxeko plaza.
  • 10:00 Herri-martxaren irteera, txikientzat; udaletxeko plazan.
  • 10:00 Txistularien kalejira.
  • 11:00 Umeentzako parkea, Elortza eskolako patioan.
  • 12:30 Iratxo Gorria dantza-taldearen emanaldia, udaletxeko plazan.
  • 13:00 Erronka nagusia, udaletxeko plazan.
  • 14:30 Herri-bazkaria, Iparralde kiroldegian. Daborduko txartelak, salgai: Txiki Barri jatetxean eta Txiberri tabernan. Auspokale elkarteak antolatuta.
  • 17:00 Profesionalen pala-partidak, Iparralde kiroldegian: Elordi-Martija vs Ugalde-Erostarbe eta Retegi II-Tolosa vs Jaunarena-Irusta.
  • 20:00 Kick-boxing emanaldia, Iparralde kiroldegian.
  • 20:00 Sardina-jana, trikitilariek eta pandero-joleek alaituta; udaletxeko plazan.
  • 23:00 Mozorro-gaua: ezkontza “party”-a Eregu eta Huicidas musika-taldeakaz, Elortza auzoko txosnagunean.
  • 23:00 Informaziogunea: berdintasunaren gaineko eta drogen inguruko informazioa. Txosnagunetik hurbil.
  • 24:00 Erromeria Oxabi taldeagaz.

Irailak 18, domeka

  • 16:00 Mus-txapelketa, Txiberri tabernan.
  • 18:00 Zumba eta tango erakustaldiak, Iparralde kiroldegian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun