Hilaren 18ra arte iraungo dute festek. Denbora-tarte horretan, auzokideek zein parrandazaleek hamaika aukera izango dituzte egunak modu ezin hobean igarotzeko; ez da ezer faltako: txirrindularitza, herri-bazkariak pala, areto-futbola, tabernen sangriarik onenak, kontzertuak, erromeriak, txapelketa gastronomikoak, kuadrillen parte-hartzea, goitibeheren jaitsiera azkarrak, umeentzako jolasak, suziriak eta dantza-ikuskizunak, besteak beste. Bigarren zapatuko herri-bazkarira joan gura duenak daborduko eros dezake txartela Txiki Barrin edo Txiberrin.
Urtero legez, elizaren ondoko landan egongo da lehenengo aste-akabuan jai-eremua eta txosnagunea, kontzertuetarako oholtzagaz batera. Bigarren asteburuan, hilaren 16tik 18ra, txosnagunea eta festen agerlekua Elortza auzora eroango dituzte.
Egitaraua
Irailak 5, astelehena
- 21:00 Antsonekoa Areto-futbolaren XIV. Txapelketaren finalerdia, Iparralde kiroldegian; doan.
Irailak 7, eguaztena
- 19:00 Txupin-jaurtiketa, eta pregoia Sabin Merinogaz, Udaletxeko balkoitik.
- 19:30 Kakarraldoaren jaitsiera, eta kuadrillen eta herritarren desfilea Landaraino, Auspokale trikitilariek eta buruhandiek lagunduta.
- 20:00 Herriko zenduen aldeko meza.
- 20:30 Urdulizen aurkezpen futbol-partida, Castroren aurka.
- 21:00 Ekitaldi berezia.
- 21:00 Antsonekoa Areto-futbolaren XIV. Txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte, Iparralde kiroldegian. Sarrera, doan.
Irailak 8, eguena, Andra Mari eguna
- 10:00 Fanfarrea.
- 11:00 Meza nagusia.
- 11:45 Ohorezko aurreskua, elizaren aurrean.
- 12:00 Herri-kirolak, Landan.
- 13:00 Hegazti harrapakarien erakusketa.
- 16:00 Andra Mari Txirrindularitzaren XXIX. Sari Nagusia, 23 urte azpikoena.
- 19:00 Andra Mari Txirrindularitzaren Lasterketaren sari-banaketa, Landan.
- 19:30 Ezusteko ekimena, gonbidatutako parte-hartzaileentzat, Landan.
- 21:00 Gaupasa taldearen emanaldia, Landan.
- 22:30 Suziriak, Landan.
Irailak 9, barikua
- 16:00 Urdulizko III. Sangria Lehiaketa, Auspokalek alaituta, tabernaz taberna. Urdulizko Merkatarien Elkarteak antolatuta.
- 20:00 Antsonekoa Areto-futbolaren XIV. Txapelketaren finala, Iparralde kiroldegian; doan.
- 20:30 Kale-antzerkia Trotamundis-egaz, Agirre Lehendakari plazan; euria bada, kultur etxean.
- 23:00 UK Blues taldearen kontzertua eta Luhartzen erromeria. Landan.
Irailak 10, zapatua
- 10:00 Txistularien kalejira.
- 11:00 Txu-txu trena, eta umeentzako parkea (puzgarriak eta ludoteka).
- 13:00 Bits-jaia.
- 18:00 Umeentzako jaia, Agirre Lehendakari plazan; euria bada, Elortza ikastetxeko patioan.
- 18:30 Mozorro-lehiaketa; izen-ematea ordu erdi lehenago. Agirre Lehendakari plazako frontoian.
- 19:00 Irrien Lagunen "Euskararen taupadak" antzerki-emanaldia eta mozorro-lehiaketaren sari-emanaldia, Agirre Lehendakari plazako frontoian.
- 20:30 Urduliz Eskubaloi Taldearen aurkezpena, Iparralde kiroldegian.
- 23:00 Kontzertua Late To Scream eta Urban taldeakaz, Landan.
- 24:00 Erromeria Urratsegaz, Landan.
Irailak 11, domeka
- 17:00 Goitibehera-jaitsiera, Santa Marinako aldapan.
- 18:00 Santa Marina III. Igoera (500 metro), adin nagusientzat.
- 18:30 Goitibeheren, sangria-lehiaketaren eta buztan-erregosien argazkien sari-banaketa, eta Urdulizko Merkatarien Elkartearen zozketa, txosnagunean.
Irailak 16, barikua
- 16:00 Eskubaloia, umeentzat, Urduliz Eskubaloi Taldeak antolatuta; Elortza eskolako patioan.
- 18:00 IX. Skate Xpression, musikak alaituta, Urdulizko Goietas skate-pistan; euria eginez gero beste egun batean egingo dute.
- 19:30 Zaleen pala-partida eta profesionalen pala-partida, Iparralde kiroldegian: Garate-Leiva vs Orueta-Gordon eta Gaubeka-Ibai Perez vs Necol-Imanol.
- 20:00 Bertso-desafioa: Oihana Bartra eta Agin Laburu. Tabernaz taberna, Txiberrin hasita. Iretargi kultur elkartearen ekimenez.
- 23:00 Kontzertua Tight Leash eta Talky Big Band taldeakaz, Elortza auzoan.
Irailak 17, zapatua
- 08:00 Izen-ematea, nagusien herri-martxarako, Udaletxeko plazan.
- 09:00 Herri-martxaren irteera, nagusientzat. Eta izen-ematea, txikientzat. Udaletxeko plaza.
- 10:00 Herri-martxaren irteera, txikientzat; udaletxeko plazan.
- 10:00 Txistularien kalejira.
- 11:00 Umeentzako parkea, Elortza eskolako patioan.
- 12:30 Iratxo Gorria dantza-taldearen emanaldia, udaletxeko plazan.
- 13:00 Erronka nagusia, udaletxeko plazan.
- 14:30 Herri-bazkaria, Iparralde kiroldegian. Daborduko txartelak, salgai: Txiki Barri jatetxean eta Txiberri tabernan. Auspokale elkarteak antolatuta.
- 17:00 Profesionalen pala-partidak, Iparralde kiroldegian: Elordi-Martija vs Ugalde-Erostarbe eta Retegi II-Tolosa vs Jaunarena-Irusta.
- 20:00 Kick-boxing emanaldia, Iparralde kiroldegian.
- 20:00 Sardina-jana, trikitilariek eta pandero-joleek alaituta; udaletxeko plazan.
- 23:00 Mozorro-gaua: ezkontza “party”-a Eregu eta Huicidas musika-taldeakaz, Elortza auzoko txosnagunean.
- 23:00 Informaziogunea: berdintasunaren gaineko eta drogen inguruko informazioa. Txosnagunetik hurbil.
- 24:00 Erromeria Oxabi taldeagaz.
Irailak 18, domeka
- 16:00 Mus-txapelketa, Txiberri tabernan.
- 18:00 Zumba eta tango erakustaldiak, Iparralde kiroldegian.