Urduliztarrak buztan erregosia prestatzen zaleak eta adituak direla esan daiteke. Egun handia da urduliztarrentzat Rabu Eguna, eta 50. urteurrena modu ezin hobean ospatu zuten: txistulariak eta trikitilariak Urdulizko landan atzera eta aurrera ibili ziren giroa alaitzen; herriko Maria Asla Ugarte Amamari eta Pedro Celaya Eguren Aititari omenaldia egin zieten lehenengo, eta Txori-Alai elkarteko kide ohi zaharrenei, gero; herriko Iratxo Gorria dantza-taldeak erakustaldia eskaini zuen; Bizkaiko barrenatzaileen liga txapelketaz gozatzeko aukera egon zen bazkaldu aurretik... eta, arrastian, erromeria ere bai, Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariakaz.
Ezin aipatu barik utzi, aurkeztutako 81 lapikoetatik, aurtengo buztan erregosi onenen saridunak:
1.go saria: Mungiako Ehiza eta Arrantza txokoa (Iñaki Madariaga)
2. saria: Oscar Manzarraga (Armintza)
3. saria: Rancheritos (herrikoen kazuelarik onena)
4. saria: Lapiko 2 (Urduliz)
5. saria: La Basska ke Rie (Urduliz)