Egitaraua
Abenduak 1, barikua
- 16:00 Umeentzako ekintzak, Elortza eskolan.
- 16:15 Umeentzako merienda.
- 16:30-18:00 Disko-festa, gorputzak mugitzeko egundoko aukera egongo Elortza eskolan.
- 18:00-18:30 Herriko pandero-joleek eta trikitilariek girotuta, kalejiran joango dira kultur etxeraino.
- 18:30 "Katillukadak" txotxongilo-ikuskizuna, kultur etxean. Bertsolaritza eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna da, txotxongiloen bidez:
Katillu bertsolari ohia da. Azken hogeita hamar urteetan, herriz herri ipuinak kontatzen dihardu, bere lagun txotxongiloakaz batera. Bera da «txiringito»ko burua. Orain, sukaldari; orain, foku-teknikari; orain, dantzari; orain, bertsolari... Denetarik egiten du eta zeregin baten eta bestearen artean... ipuinak kontatzen ditu. Katillukadak txotxongiloak manipulatzeko bost teknika erakusten dituen antzezlana da. Lau ipuin labur antzezten dira; bakoitza, teknika banagaz, eta, bakoitza, mezu banagaz ere bai.