Iñaki Bilbao preso urduliztarra askatzea eskatu dute

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 8a, 12:43

Eguazteneko elkarretaratzea. © URDULIZTARRAK

Joan den martitzenean hogei urte bete ziren Iñaki Bilbao preso urduliztarra atxilotu zutenetik, Patxi Markes berangoztarragaz batera. Hurrengo egunean, 30 bat lagunek aldarrikatu zuten Estatu espainiarrak "bahituta" daukan presoa askatzea.

1998ko ekainaren 5ean, Ertzaintzak Iñaki Bilbao eta Patxi Markes berangoztarra atxilotu zituen. Biak zeuden Gernikako etxe berean, Ertzaintzak Ina Zeberio ETAko burkide lizartzarra hil zuen; bertsio ofizialaren arabera, tiroketan. Ondoren, beste 14 pertsona ere atxilo hartu zituzten; denei ETAko Bizkaia komandoko kide edo laguntzaile izatea egotzi zieten. Gaur egun, Iñaki Bilbao, berriz, Zuerako (Zaragoza) kartzelan preso daukate, Euskal Herritik 352 kilometrora. Iñaki Bilbaok 2023ko ekainean dauka zigorra betetzeko data. Urduliztarrak zenbait traba izan du Zuerako espetxean bisitak izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun