Udal-hauteskundeak 2019

Javier Bilbao Lopategi izango da Urdulizko EAJren alkategaia

Iker Rincon Moreno 2019ko urt. 16a, 15:54

Javier Bilbao Lopategi ©Urdulizko EAJ-PNV

2011ko maiatzeko hauteskundeetatik, Javier Bilbao da Urdulizko alkatea. Adierazi duenaren arabera, "Urduliz hurrengo urteotan garatzen jarraituko duen udalerria da, eta oraingo eta etorkizuneko beharrak kontuan izango dituen jarduera egitasmoa behar du".

Javier Bilbao Lopategi aurkeztuko du, berriz ere, EAJk Urdulizko alkatetzarako. Egungo alkateak adierazi duenez, epe ertain eta luzera begira egiten du lan, eta ez bakarrik epe laburretara begira. Hurrengo legealdiari dagokionez, egun "nahiko aurreratuta" dituzten hainbat ekimen antolatzen jarraitu gura duela azaldu du.

Izan ere, Urduliz herriak "eraldaketa prozesu handia" bizi duela esan du Bilbaok. Azken agintaldiko proiekturik "deigarrienak", trenbideak lurperatzea eta ospitalea irekitzea izan direla ere azaldu du. Nolanahi ere, aipagarriak iruditu zaizkio Elorza eskola zabaltzeko lanak, Antsonekoa enparantza estaltzea, Iparralde-kiroldegi ondoan udal-etxebizitza tasatuak eraiki izana eta Udalak urtero egin ohi dituen Enplegu-Planak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun