Emakume Langileen Nazioarteko Eguna 2020

Urduliz ere borroka feministaren alde

Iker Rincon Moreno 2020ko mar. 5a, 14:29

Artxiboko irudia.

Martxoaren 8ko Emakume Langileen Nazioarteko Eguna gogoan hartzeko, Inola Urdulizko Emakumeen Elkarteak morez jantziko ditu udalerriko kale denak zapatuan. Domekan, aldiz, Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia egin du.

Antolatutako ekimenen egitaraua

Martxoak 7, zapatua

  • 11:00 Argazki eta idazkiaren irakurketa, Elortza Plaza.
  • 11:30 Trikipoteo feminista, Elortzako tabernak "Puntu Lila".
  • 12:30 Kalejira feminista, Elortzatik Elizako plazara.
  • 13:00 "Camino hacia la igualdad", Elizako plazan.
  • 13:30 Trikipoteo feminista, Landako tabernak "Puntu Lila".

Martxoak 8, domeka

  • 13:00 (Bilboko Jesusen Bihotza) - Manifestazioa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun