2020 mar 10 Getxo
Aixerrota institutuko DBH 4ko ikasleek honako bideoa egin dute, Munduko Bertsolaritza proiektuaren barruan, martxoaren 8a zela eta. Zetak taldearen Errepidean abestia oinarritzat hartuta, letra asmatu eta ikasleek bertsio akustikoa grabatu dute. Bideoan, hainbat estereotipo matxista idatzita dituzten orriak puskatzen ageri dira ikasleak.