Urdulizko Udalak bando bidez jakinarazi duenez, larrialdi ekonomikoko egoeran dauden familiak areagotzen ari dira udalerrian. Kasu horiek ezagutu gura ditu Udalak, "ahalik eta arinen kasuoi erantzuten ematen saiatzeko". Horretarako, beharrak asetzea ezinezkoa zaienek Gizarte Zerbitzuakaz (946 762 674 - 656 710 722) harremanetan jartzeko aukera dutela ohartarazi du Udalak.