Harri-horma bat bota eta alboetako paretetako hainbat egitura mugitu dituztela zehaztu du Edestiaurrek, eta gaineratu du egindako lanaren zati bat suntsitu dutela kalteen egileek. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du erantzuleak nortzuk diren jakiteko.
Iazko udan hainbat grafiti agertu ziren hilabete batzuk lehenago Edestiaurre Arkeologia Elkarteak berreskuratutako Burdin Hesiko metrailadore-habietan. Oraingoan, berriz, zenbait ezezagunek "kalte konponezinak" eragin dituztela azaldu du elkarteko presidente Iñaki Libanok.
Harri-horma bat bota eta alboetako paretetako hainbat egitura mugitu dituztela zehaztu du Edestiaurrek, eta gaineratu du egindako lanaren zati bat suntsitu dutela kalteen egileek. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du erantzuleak nortzuk diren jakiteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!