Urdulizko Udalaren iritziz, gaur egun ez da ematen pertsona asko elkartzea ekarriko duen inolako jai ekitaldi modu seguruan egingo dela bermatzeko baldintzarik. Hori dela eta, Udalak deia egin die urduliztarrei erantzukizunez jokatzeko eta festarako gogoa beste urte baterako gordetzeko, "inolako zalantza barik, osasuna bermatu eta gero, adiskideekin eta senideekin kalean berriro gozatu ahal izango dugulako".