Urdulizko ospitaleko aparkalekuan plaza eskatzeko epea ireki dute

Erredakzioa 2021ko uzt. 13a, 18:12
Aparkaleku berria Urdulizko ospitalearen ondoan kokatuta dago.

Laster irekiko dute Urdulizko ospitalearen ondoko aparkalekua. Hori dela eta, atzo, astelehenean, ireki zuten azpiegitura horretan parking-plaza bat eskatzeko epea. Horretarako, interesatuek aparkalekuko bulegora jo beharko dute, datorren barikua, hilaren 16a, baino lehen, honako ordutegian: 09:00-14:00 eta 16:00-19:00.

Informazioa, bete beharreko eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa Udalaren webgunean kontsulta daiteke, esteka honetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun