2022/02/12 18:00

Musika

Txiki Rock

Txiki Rock
Urdulizko kultur etxea, Urduliz

Prezioa: 6,15 €.

Txiki Rock familia eta musika batzen dituen ikuskizuna da.

Ekitaldi honen bidez, Euskal Herriko Rockean hasiko dira txikiak eta helduek gaztetan entzuten zituzten abestiak gogora ekarriko dituzte.

Kortatu, Itoiz, Hertzainak eta hain maitatuak eta gogoratuak diren beste hainbat talderen hitak entzungo dira berriro. Helduek eta txikiek Rocka egoera garbian senti dezaten eta euskarari parte-hartze handia eman diezaioten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun