EH Bilduko Itziar Iratzagorriak jaso du aginte-makila Urdulizen

Nahia Martinez Gondra 2023ko eka. 19a, 13:26

Urdulizen biztanleriak izan duen gorakada izan da Udalbatzaren aldaketa azaltzen duen gakoetako bat. ©EH BILDU URDULIZ

EH Bilduko Itziar Iratzagorria da Urdulizko alkate berria Elkarrekin Podemosen babesari esker. Hala, Udaleko Podemoseko zinegotzi bakarra den Veronica Garciak ez zuen bere akta formalizatu eta ezkerreko gobernua eratzeko bidea erraztu zuen, bere alderdiaren gidalerroari jarraiki.

Urdulizen biztanleriak izan duen gorakada (10 urtean 3.684 biztanle izatetik 5.164 izatera igaro da) izan da Udalbatzaren aldaketa azaltzen duen gakoetako bat, izan ere, ordezkarien kopurua 11tik 13ra igo da. Horrela,  EAJk bere sei zinegotziei eustea lortu duen arren, oraingoan ez dio balio izan Alkatetza atxikitzeko, koalizio abertzaleak beste sei lortu baititu, 2019an baino bi gehiago. Modu horretan, zapatutik aurrera EH Bilduko Itziar Iratzagorriak alkate kargua du bere gain.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun