Urdulizko Santa Mariñe egoitzako beharginek lan baldintza duinak eskatzeko 15 minutuko lanuzteak egiten daramatzate bi hilabete baino gehiago, baita zaintza etekin ekonomikoen gainetik jarriko duen eredua aldarrikatzen ere. Denbora tarte horretan, baina, GSR enpresak esku hartu ez duela ikusita, atzo abiatu zituzten bi egunetako mobilizazioak. Atzo, hiru orduko lanuztea egin zuten eguerdian, eta gaur gauza bera egingo dute, baina, arrastian, 18:30etik 21:30era.
GSR Santamariñeko langileak nazkatuta gaude‼️
— LAB Soziokomunitarioa Bizkaia (@LABsozbiz) June 26, 2023
‼️Las trabajadoras de la residencia GSR Santamariñe estamos hartas‼️
📆Ekainak 27: 11:20-12:20 Manifestazioa Urdulizen. Ondoren 14:20ak arte kontzentrazioa
📆Ekainak 28: 18:30-19:30 solasaldia.
19:30-21:30 Kontzentrazioa pic.twitter.com/1z7cSfnNAe