Egitaraua

Dena prest Rabu Eguneko lehiaketarako

Nahia Martinez Gondra 2023ko uzt. 5a, 10:45

Uztailaren 8an ospatuko dute Rabu Eguna Urdulizen. © Urdulizko Udala

Beste behin ere, Rabu Eguna ospatuko dute Urdulizen uztailaren 8an, zapatuan; hala, rabu-kazolarik onena nork kozinatzen duen erabakiko dute giro herrikoian murgilduta. Goizeko 07:30ean txupina jaurtiko dute jaiei hasiera emateko, eta rabu-lehiaketan parte hartzeko epea 12:45ean bukatuko da. Txapelketako unerik zirraragarriena helduko da 13:30ean, kazolen aurkezpenagaz eta epai mahaiaren xede-hartzeagaz, eta, 17:30ean, egunari amaiera emango diote sari banaketagaz eta Burrunba elektrotxarangaren musikagaz.

Uztailak 8, zapatua

  • 07:30ean, txupinazoa eta jaien hasiera. 
  • 09:00etan, txistulariak herriko toki ezberdinetatik, izen-emate irekiera.
  • 12:30ean, Iratxo gorria dantza taldearen ekitaldia Goiza trikitilariak girotuta.
  • 12:45ean, izena emateko epearen amaiera.
  • 13:30ean, kazolen aurkezpena eta epai mahaiaren xede-hartzea.
  • 17:30ean, sari-banaketa. Jai bukaera “Burrunba Elektrotxaranga”ren
    eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun