Egitaraua

Urdulizko Santa Mariñe egunean menditik dantzaz blai arituko dira

Nahia Martinez Gondra 2023ko uzt. 20a, 09:30

Lehen egunean, uztailaren 20an, baselizara igotzeko prozesioa egingo dute txistulariek lagunduta.

Jakina da urduliztarrentzako egun garrantzitsua dela Santa Mariñe jaieguna. Sopeloztarrek bezala, santuarenganako errespetua omentzen dute egun horretan, ekintza herrikoiak bateratuz ohitura tradizionalakaz. Zehazki, aurten, uztailaren 20an eta 22an ospatuko dute. Lehen egunean, eguenean, baselizara igotzeko prozesioa egingo dute txistulariek lagunduta, eta, urte honetan amak izan direnak omentzeko aurreskuren ostean, dantzaldiak egingo dituzte jaitsieran Antsonekoa plazaraino. Zapatuan, aldiz, tortilla-lehiaketa eta kuadrillentzako jolasak egingo dituzte jai giroagaz jarraitzeko asmoz. 

Uztailak 20, eguena

  • 11:30 Urdulizko Andra Mari elizatik Santa Mariñeko baselizara igoera, udal-agintariakaz eta txistulariek lagunduta.
  • 12:00 Meza nagusia.
  • 13:00 Azken urtean ama izan diren emakumeen ohorezko aurreskua.
  • 13:15 Hamaiketakoa.
  • 19:00 Santa Mariñetik jaitsiera Antsonekoa plazaraino buruhandi eta dantza taldeakaz: Iratxo Gorria (Urduliz), Agurra (Algorta), Txikiak (Lamiako).
  • 20:30 Txokolate-edana. Ekarri zure edalontzia, ez dituzte emango erabili eta botatzeko edalontzirik.

Uztailak 22, zapatua

  • 12:30-13:30 Tortilla-lehiaketaren izen-ematea.
  • 14:00 Tortillen aurkezpena.
  • 16:00 Kuadrillen jolasak. Sari berezia irabazleentzat.
  • 17:00-20:00 Erromeria Lehian taldeagaz.
  • 18:30 Sarien banaketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun