Egitaraua

Udari merezitako agurra emateko jaiak ospatuko dituzte Urdulizen

Ander Zarraga 2023ko abu. 24a, 10:23

Udako jaien azken txanpa ospatuko dute Urdulizen irailaren 7tik 17ra bitartean. Egun horietan Andra Mari jaiak ospatuko dituzte, lehen aste-akabuan Landa inguruan eta Elortzan hurrengoan. Bertan, adin guztietako urduliztarrentzako jarduerak egingo dituzte, hala nola kuadrillen lehiaketak, kontzertuak, umeentzako ekintzak... Gainera, urtero legez, hilaren 23an eta 30ean Herri Ibilaldia eta plater tiro lehiaketa egingo dituzte, hurrenez hurren.

Egitaraua:

Irailak 7, eguena

  • 19:00 Udaletxeko balkoitik txupinaren jaurtitzea eta pregoia kuadrilla Aparta k te Apurturen eskutik. Ondoren, Kakarraldoren jaitsiera eta Urdulizko herritar eta kuadrillen kalejira Landaraino, buruhandiak lagunduta. Animatu eta arrantzalez edo baserritarrez jantzita etorri.
  • 20:00 Herriko hildakoen omenez meza
  • 20:30 Txistorra pintxoak, Zirriparrak kuadrillaren eskutik.
  • 21:00 Zezensuzkoa txosna-gunean.
  • 21:30 Musika ikuskizuna, Landan: Puro Relajo.

Irailak 8, barikua

  • 10:00 Kalejira txistulariakaz alaituta.
  • 11:00 Meza nagusia.
  • 11:45 Ohorezko aurreskua elizaren aurrean.
  • 12:00 Herri kirolak, Landan.
  • 16:00 XXXVI Andra Mari Txirrindularitza Sari Nagusia. Sub 23 Mailakoak.
  • 18:00 Santa Marinara Erdi Kilometroko Igoera. Urdulizko Eskubaloi Taldearen eskutik.
  • 19:00 Beti Lagunak Koroa, Landan.
  • 19:50 Andra Mari Txirrindularitza lasterketaren sari-banaketa Landan.
  • 20:00 Playback lehiaketa. Kuadrillen lehiaketarako.
  • 22:00 Suziriak Landan.
  • 00:00 Musika kontzertuak: Lowe taldearen eskutik. Landan.

Irailak 9, zapatua

  • 12:00 Umeentzako gynkana. 16 urteetik behera. Antsonekoa plazan. Kuadrillen lehiaketarako.
  • 12:00 Futbolin Txapelketa. Mauratza Emparantzan. Kuadrillen lehiaketarako. Aurten Bai kuadrillaren eskutik.
  • 14:00 Herri-bazkaria Landan. Txartelak salgai: Azkena eta Txiberri tabernetan.
  • 15:00 Umeentzako ekitaldiak.
  • 17:30 Txalaparta umeentzako tailerra, Landan. Gure Esku Urdulizen eskutik, Landan.
  • 18:00 Karaoke, Landan.
  • 22:00 Zezensuzkoa txosna-gunean.
  • 22:30 Agurra kontzertua Chalwa Band.
  • 01:00 Erromeria Urrats taldearen eskutik Landan.

Irailak 10, domeka

  • 11:00 Umeentzako parkea (puzgarriak, bitsa jaia eta txu-txu trena) Landan.
  • 17:00 Humore-rallya Kuadrillen lehiaketarako. Jaimola kuadrillaren eskutik, Landan.
  • 18:30 Txikibox eta boxeo-kick boxing erakusketa, Basakick Klubak antolatuta.

Irailak 15, barikua

  • 17:30 Txinbera txapelketa, Elortzan. 16 urtetik behera eta 16 urtetik gora. Kuadrilen lehiaketarako. Caza Mayor de Urduliz Klubaren eskutik.
  • 17:30 Slot. Kuadrillen lehiaketarako. Eskolan.
  • 19:30 Urdulizko Eskubaloi Taldearen Aurkezpena, Iparralde kiroldegian.
  • 20:00 Street Basket, Elortzan. Kuadrillen lehiaketarako. Deabru Txikiak Kuadrillaren eskutik. Izen ematea: 19:30ean.
  • 21:30 Zezensuzkoa txosna-gunean.
  • 23:30 Musika kontzertuak: La Escavadora eta Delirium Tremens, Elortza auzoan.
  • 01:00 Erromeria: GARILAK 26 taldearen eskutik, Elortzan

Irailak 16, zapatua

  • 09:00 I. Padel arin. 16 urtetik gora. Izena ematea, kiroldegian. Kuadrillen lehiaketarako.
  • 10:00 Kalejira Txistulariakaz alaituta.
  • 10:30 Umeentzako ur parkea. Eskolan.
  • 13:00 Herriko Iratxo Gorria Dantza, Udaletxeko Plazan. Ondoren, herri kirolak udaletxeko plazan. 13:30 Bitsa Jaia Eskolan.
  • 16:30-16:50 Mozorro lehiaketarako izen-ematea.
  • 17:00 Mozorro lehiaketa, Elortzan.
  • 19:00 Emakumezkoen pala txapelketa, Iparralde Kiroldegian.
  • 20:00 Sardina Jana, udaletxeko plazan.
  • 20:00 DJ Markelin, Elortzan.
  • 22:30 Deabru Beltzak ikuskizun ibiltaria eta piroteknia Elortzan.
  • 00:00 Erromeria Oxabi taldearen eskutik Elortzan.

Irailak 17, domeka

  • 11:00 Txi-Kung tailerra, Udaletxeko plazan. Nere Errekaren eskutik.
  • 12:00 Auto zaharren erakusketa, Udaletxeko plazan. Clasicos de Urduliz Klubaren eskutik.
  • 14:00 Paella lehiaketa, Udaletxeko plazan. Gozokitos Kuadrillaren eskutik. Kuadrillen lehiaketarako.
  • 16:00 Mus txapelketa, Basartena tabernan.
  • 16:30 Nire Maskota Lehiaketa, Udaletxeko plazan.
  • 17:30 Kuadrillentzako herri kirolak. Kuadrilen lehiaketarako.
  • 18:30 Sari-banaketa eta jaien amaiera.

Irailak, 23, zapatua 

  • Urdulizko 9. Herri Ibilaldia, Udaletxeko plazatik.
  • 09:00 Nagusiak.
  • 10:00 Txikiak.

Irailak 30, zapatua

  • 09:00 Plater tiroa, Elortzaburuan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun