23. Korrika

Korrikaren aurkezpena egingo dute bariku honetan Urdulizen

Nahia Martinez Gondra 2024ko mar. 12a, 10:39

Daborduko egun gutxi gelditzen dira Korrika Uribe Kostatik igarotzeko: hurrengo asteko martxoaren 21ean milaka lagunek korrika egingo dute eskualdetik euskararen alde. Horregatik, Korrikako aurkezpen ekitaldia egingo dute bariku honetan Urdulizko Antsoneko plazan, martxoaren 15ean. Hala, arrastiko 17:00etan Korrikako materiala salgai egongo da herritar guztientzako, 17:30ean aurkezpen ekitaldia egingo dute Iratxo Gorria dantza taldeagaz batera eta 18:30ean Gora Bihotzak Eidaberen eskutik. Ekitaldiagaz bukatzeko, trikipotea egongo da arrastiko 20:00etan Urdulizko plaza girotzeko. Betiere, jana eta edana egongo dira ekitaldian zehar Korrikarako indarrak hartzen hasteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun