23. Korrikak martxoaren 14tik 24ra, Irundik Baionarat. Aurtengo leloa “Harro Herri” izango da, euskal komunitateak euskararekiko sentitzen duen harrotasunaren adierazle eta erakusle.
Korrika batzordeak osatzen dabiltza egunotan Uribe Kostan

Iker Rincon Moreno urt 29 Uribe Kosta

Martxoaren 14tik hasita, hilaren 24ra bitartean, Euskal Herri osoa zeharkatuko du Korrikak, Irundik Baionara, "Harro herri" lelopean. Gurean, martxoaren 21ean gurutzatuko du euskararen aldeko korrikaldiak Uribe Kosta, eta herriz herriko batzordeak buru-belarri dabiltza daborduko antolaketa lanetan.