Argazki-galeria

Itsasoan barrena murgildu dira umeak Urez Ur Fest jaialdian!

Hodei Torres · Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 17a, 16:50

Astelehenean, apirilak 15, hasiera eman zioten Urez Ur Fest jaialdiari, Urdulizko kultur etxean. Xede nagusia da ume zein nagusiek itsasoa ezagutzea eta bere egoeraren inguruko kontzientziazioa zabaltzea. Hala, horretan aritu dira gaur 6-12 urteko umeak argazki erakusketagaz eta tailer praktiko ezberdinez lagunduta. HIRUKA ere bertan egon da, eta umeek itsasoan zehar egiten ari diren bidaia horren argazki batzuk izoztu ditu.

Urdulizko Udalak Tantak elkarteagaz elkarlanean antolatutako jaialdia da hau.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun