Eskualderako trantsizio ekologiko justua garatzeko asanblada egingo dute Urdulizen, maiatzaren 28an

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 21a, 11:39

Eraldaketa sozial justu eta iraunkor bat diseinatu gura dute. © LAB

Irailaren 1ean, Stellantisek Urdulizko Mecaner lantokia itxi zuen, eta 148 langile lanik gabe utzi zituen. Harrezkero, enpresarentzako alternatiba ekosozial baten alde borrokan aritu dira. Horregatik, Uribe Kostako eragile sozial guztiei dei egin diete eraldaketa sozial justu eta iraunkor bat diseinatzeko. Lehenengo asanblada maiatzaren 28an izango da, Urdulizko kultur etxean, arrastiko 18:30ean.

Lehenengo bilera hurrengo gaiak jorratuko dituzte: Mecanerren itxieraren ostean, bertako baliabideak, makinak eta instalazioak bertan geratzea gura dute, ikuspegi soziala eta ekologikoa duen industria jarduera bermatzeko. Era berean, interesa duten lagunek parte hartzea eta eztabaidatzea gura dute, denen artean Uribe Kostako etorkizuna eraikitzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun