Egitaraua

Urdulizko andramariek badute daborduko behin-behineko egitaraua!

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 20a, 09:59

Urdulizko andramarien goitibeherak, artxiboko irudian.

Udako azken jaiak pena handiz agurtuko dituzte herritarrek. Hala ere, tristura azkar igaroko zaie Urdulizko Andra Mari jaietarako prestatuta duten egitaraua ikusten dutenean. Izan ere, aurten irailaren 6tik 15era egiteko dituzte festok. Urdulizko andramariak irailaren lehenengo hamabostaldian ospatzen diren jaiak izanda, oraindino ez dituzte egitarauko jarduera guztiak zehaztu. Hala ere, orrialde honetan bertan eguneratzen joango gara egon daitezkeen moldaketak.

Egitaraua:

Irailak 6, barikua

  • 19:00 Txupina jaurtitzea eta pregoiaren irakurketa. Ondoren, Kakarraldoren jaitsiera herritik Landaraino.
  • 20:00 Herrian zendutakoen omenezko meza.
  • 20:30 Helduentzako playback-a.
  • 00:30 Kontzertua: Old glasses.

Irailak 7, zapatua

  • 13:45 Herri-bazkaria.
  • 15:00 Umeentzako animazioa.
  • 21:00 Zezensuzkoa.
  • 23:30 Kontzertua: Garilak 26.

Irailak 8, domeka

  • 10:00 Kalejira txistulariakaz.
  • 11:00 Meza.
  • 11:30-13:00  Txi txung tailerra.
  • 11:45 Ohorezko aurreskua.
  • 12:00 Herri Kirolak.
  • 16:00 Txirrindularitza-lehiaketa.
  • 19:30 Txistorrada.
  • 20:30 Los 5 bilbainos ikuskizua.
  • 22:00 Deabru beltzak ikuskizuna.

Irailak 9, astelehena

  • 17:00 Kilometro erdi bertikalean + umeak. 

Irailak 13, barikua

  • 21:00 Zezensuzkoa.
  • 23:00 Kontzertua: Puro Relajo.

Irailak 14, zapatua

Mozorro eguna: "Oeste"

  • 09:00 Paddel-txapelketa.
  • 10:00 Kalejira txistulariakaz.
  • 10:30 Umeentzako ur parkea eta bits-jaia.
  • 13:00 Paella-txapelketa.
  • 13:00 Iratxo Gorria taldearen ikuskizuna.
  • 13:30 Sokatira erakustaldia.
  • 20:00 Sardina-jana.
  • 20:30 DJ Gaua.
  • 23:00 Kontzertua: Rage Heart Band + Kulto Kultibo. 

Irailak 15, domeka

  • 12:00 Kotxe klasikoak.
  • 18:30 Eleder magoa.
  • 13:00 Kuadrillen frogen sariak eta jaien amaiera. 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun