Mecanerreko langileek dei egin diete eragile sozial, sindikal eta herritarrei lantokiaren desmantelamendua geldiarazteko

Hodei Torres · Nahia Martinez Gondra 2024ko uzt. 8a, 10:00

Mecaner lantokia desmantelatzen hasi dira, eta, horren aurrean, uztailaren 5ean, langileek lantokiaren aurrean salatu dute Stellantis multinazionalari berdin zaiola langileen eta eskualdearen etorkizuna, "dirua eta gosea delako euren lehentasuna". Halaber, Eusko Jaurlaritzak beste alde batera begiratzea deitoratu dute ere. Horregatik, deia zabaldu diete eragile sozial, sindikal eta herritar orori lantokiaren desmantelamenduaren aurrean bat egiteko.

"Hori da herri honen industriaren etorkizuna bermatzeko administrazio publikoak darabilen estrategia atzerakoia? Enpresak itxi, langileak kaleratu eta kapitalak joka dezala nahi bezala?", seinalatu dute langileek. Hala, defendatu dute Mecanerren instalazioen jabetza eta etorkizuneko proiektu industriala eskualdearen eta lurraldearen behar sozialei eta eraldaketei lotu behar zaizkiela.

Alternatiba ekosozial baten alde borrokatzen jarraituko dute: "Planetaren mugen barruan eta sozialki justuak izango diren produkzio mota eta enpleguak beharrezkoak izango dira eta horiek lortzeko egin behar dugu trantsizioa". Hala, hiru gauza eskatu dituzte lantokiaren aurrean:

  • Industria sail eta gainontzeko administrazio eskudunei makinariaren salmenta geldiaraztea eta instalazioen aldi baterako erosketa publikoa bideratzea.
  • Mecanerren instalazioak industria ekoizpen mota jasangarrirako izatea. Industriaren nahitaezko eraldaketa ekosozialean erreferente izan gura dute.
  • Zer, nola eta nortzuk produzituko duten erabakitzeko eta proposatzeko aukera ematea langileei, sindikatuei, erakundeei, akademiari eta gizarte mugimenduei prozesu parte hartzaile bat bideratuta.

Erlazionatuak

Mecaner ez dago salgai: Mecaner herriarentzat!

Erabiltzailearen aurpegia Mecanerren aldeko eragileak eka 24 Urduliz

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun