Rabu-kazolen lehiaketak erronka piztuko du Urdulizen

Nahia Martinez Gondra 2024ko uzt. 11a, 12:17

Urdulizko rabu lehiaketa, artxiboko irudian.

Aurten, uztailaren 13an, zapatuan, egingo dute usadio luzea duen Rabu Txapelketa. Hala, goiz-goizetik txistulariak herriko toki ezberdinetan egongo dira, eta 12:30ean, Iratxo Gorria dantza taldearen ekitaldia egongo da, Boiza trikitilariek girotuta. 12:45ean bukatuko da lehiaketan parte hartzeko epea, eta kazolen aurkezpena eta epaimahaiaren xede-hartzea 13:30ean izango da. Behin irabazlea erabakita, jaiari amaiera emango diote, 17:30ean, sari banaketagaz eta Burrunba elektrotxarangaren musikagaz. 

Egitaraua:

  • 07:30 Txupinazo eta jaiaren hasiera.
  • 09:00 Txistulariak herriko toki ezberdinetatik, izen emate irekiera.
  • 12:30 "Iratxo gorria" dantza taldearen ekitaldia, boiza trikilariak girotuta eta herriko aitite-amamei omenaldia.
  • 12:45 Izena emateko epearen amaiera.
  • 13:30 Kazolen aurkezpena eta epai mahaiaren xede-hartzea.
  • 17:30 Sari banaketa. Jai bukaera Burrunba Elektrotxarangaren eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun