Egitaraua

Irailean ere, Urdulizen jaiak biharamunera arte!

Nahia Martinez Gondra 2024ko abu. 7a, 10:17

Urdulizko andramarien goitibeherak, artxiboko irudian.

Udako azken jaiak pena handiz agurtuko dituzte herritarrek. Hala ere, tristura azkar igaroko zaie Urdulizko Andra Mari jaietarako prestatuta duten egitaraua ikusten dutenean. Izan ere, aurten irailaren 6tik 15era egiteko dituzte festok.

Egitaraua:

Irailak 6, barikua

  • 19:00 Txupina jaurtitzea eta pregoiaren irakurketa. Ondoren, Kakarraldoren jaitsiera herritik Landaraino.
  • 20:00 Herrian zendutakoen omenezko meza.
  • 20:30 Helduentzako playback-a.
  • 00:00 Kontzertua: Old glasses.

Irailak 7, zapatua

  • 10:30-13:30 Egurrezko jolasak Antsonekoa Plazan.
  • 11:30 Futbolin txapelketa kuadrilla helduentzako Mauratza plazan. Aurten bai kuadrillaren eskutik.
  • 13:45 Herri-bazkaria.
  • 15:00 Umeentzako animazioa.
  • 16:30 Bingo musikatua landan.
  • 18:00 Txalaparta umeentzako, Landan.
  • 21:00 Zezensuzkoa.
  • 23:30 Kontzertua: Garilak 26.

Irailak 8, domeka

  • 10:00 Kalejira txistulariakaz.
  • 11:00 Meza.
  • 11:00 Umeentzako parkea (PUZGARRIAK, BITSA JAIA Lehendakari Aguirre plazan)
  • 11:30-13:00 Txi txung tailerra.
  • 11:45 Ohorezko aurreskua.
  • 12:00 Herri Kirolak.
  • 16:00 Txirrindularitza-lehiaketa.
  • 16:30 Mus txapelketa.
  • 17:00 Haurrentzako playbacka. Mauratza frontoian.
  • 18:30 Txikibox eta boxeo-kick boxing erakusketa. Basakick klubak antolatuta. Landan.
  • 19:30 Txistorrada.
  • 19:50 Andra Mariko txirrindularitza lasterketaren sari-banaketa, Landan.
  • 20:30 Los 5 bilbainos ikuskizuna.
  • 22:00 Deabru beltzak ikuskizuna.

Irailak 9, astelehena

  • 10:00 Haurren frontenis txapelketa (16 urtetik beherakoak), Mauratza frontoian.
  • 17:00 Kilometro erdi bertikalean + umeak. 
  • 19:00 Frontenis Finala, Mauratza frontoian.

Irailak 13, barikua

  • 17:00 Txinberak. Elortza eskolan.
  • 18:00 Rallye humoristiko. Elortza eskolan.
  • 20:00 Street Basket Deabru Txikiak eskuetatik. Elortza eskolan.
  • 21:00 Zezensuzkoa.
  • 22:30 Musika Ikuskizuna Puro Relajo, Elortzan.
  • 03:00 DJ txosna-gunean.

Irailak 14, zapatua

Mozorro eguna: "Oeste"

  • 09:00 Paddel-txapelketa.
  • 10:00 Kalejira txistulariakaz.
  • 10:30 Umeentzako ur parkea eta bits-jaia.
  • 13:00 Iratxo Gorria taldearen ikuskizuna.
  • 14:00 Paella-txapelketa.
  • 13:30 Sokatira erakustaldia.
  • 17:00 Paella sarien banaketa.
  • 20:00 Sardina-jana.
  • 20:30 DJ Gaua.
  • 00:30 Kontzertua: Rage Heart Band + Kulto Kultibo. 

Irailak 15, domeka

  • 12:00 Kotxe klasikoak.
  • 17:00 Herri-kirolak kuadrillentzako, Udaletxeko plazan.
  • 18:30 Eleder magoa.
  • 19:30 Kuadrillen frogen sariak eta jaien amaiera. 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun