Ostalaritzako eta txosnetako ordutegia luzatuko dute Urdulizko jaietan

Nahia Martinez Gondra 2024ko ira. 5a, 09:52

Irailaren 6, 7, 8, 13 eta 14 egunetan bi orduz luzatzeko baimena dute ostalaritzako establezimenduek eta txosnek.

Bihar, irailak 6, hasiko dira Urdulizko 2024ko Andra Mari jaiak. Hori dela eta, ostalaritzako eta txosnetako ordutegia luzatuko dute eta ostalaritza establezimenduen kanpoko musika-baldintzak ere zehaztu ditu Udalak. Hala, irailaren 6, 7, 8, 13 eta 14 egunetan bi orduz luzatzeko baimena dute ostalaritzako establezimenduek eta txosnek. Gainera, ostalaritza establezimenduetarako megafonia-ekipoak instalatzeko baimena ere onartu da, betiere adostutako ordutegien barnean.

Halaber, zehaztu dute kalean barrak jartzen badira establezimenduek irekita eta erabilgarri dauden zerbitzuakaz jarraitu beharko dutela. Informazio osoa, hemen ikusgai.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun