Egoera zail horretatik igaro direnei laguntzeko Getxoko Esku Hutsik elkartea sortu zen. Besteak beste, euren xede nagusia da dolu hori egiten laguntzea lehenengo pertsonan bizi duten pertsonei, baita beraien familiei eta inguruko lagunei ere.
Gaur, urriak 15, Haurdunaldiko, Erdiondoko eta Jaioberrien Heriotzaren Dolua ikusgai egiteko Munduko Eguna da. Hala, Urdulizko Udalak errealitate hori mahai-gainean jarri gura izan du udaletxea kolorez betez. Mundu mailan, lau haurdunalditik batean gertatzen da heriotza hori; haurdunaldiko 22.astetik hasita jaio osteko 28.egunera arteko denboran gertatzen diren kasuak lirateke.
Egoera zail horretatik igaro direnei laguntzeko Getxoko Esku Hutsik elkartea sortu zen. Besteak beste, euren xede nagusia da dolu hori egiten laguntzea lehenengo pertsonan bizi duten pertsonei, baita beraien familiei eta inguruko lagunei ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!