Urdulizko VII. lasterketa solidarioa egingo dute abenduaren 29an

Nahia Martinez Gondra 2024ko abe. 27a, 11:31

San Silvestreko lasterketa urtero egiten dute. © YOLANDA U

Datorren domekan, abenduaren 29an, VII. Lasterketa solidarioa egingo dute Urdulizen, ohiko San Silvestrada delakoa. Izen emateak, 10:00etatik 10:45era izango dira, egunean bertan. Hala, gazteen lasterketa, goizeko 11:00etan izango da eta, nagusiena, 11:30etan. Ostean, 12:30ean, zumba saioa egingo dute Rosi Mendezegaz. Gainera, 13:00etan, zozketa egingo dute eta, 17:30ean, familia antzerkiaz gozatu ahalko dute herritarrek. Era berean, 18:30ean, txokolatada solidarioa egongo da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun