Lointek enpresak Urdulizko Mecanerren fabrika zena erosi du

Nahia Martinez Gondra 2025ko ots. 6a, 11:57

2024 azaroko argazkia.

Otsailaren 4ean, Mecaner Herriarentzat herri plataformak Eusko Legebiltzarreko industria komisioan agerraldia egin zuen. Deitoratu zuten hilabeteak daramatzala plataformak Urdulizko lantegiaren erosketa publikoa exijitzen, bertan trantsizio ekosozialeko proiektu publiko bat aurrera eraman ahal izateko. Alabaina, jakinarazi du Lointek enpresak erosi duela lantegia, eta "aukera bat galdu dela Mecanerren".

Egindako bidea balioan jarri eta ateratako irakaspenen inguruan hitz egin dute. Besteak beste, trantsizioa martxan dela eta administrazio publikoaren lidergotzagaz bakarrik eraman ahal izango dela langileen eskubideak, enplegua eta erroko transformazioa ekarriko duen trantsizio bat.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzari, egiten ari diren industria-politiketan 360 graduko aldaketa bat ematea exijitu die, ikusi delako, orain arte egindakoak ez duela balio, eta kaleratzeak, enpleguaren eta industriaren suntsiketa eta nahikoa ez den eraldaketa bakarrik ekarri duelako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun