Zein da asanblada ireki hauen funtzioa?
Badira urte batzuk batzar horiek Urdulizko jai-batzordean herriko kuadrillakaz egiten ditugula. Gure ustez funtsezkoa da kuadrillak osatzen dituzten pertsona guztiak bildu ahal izateko gune bat sortzea, beren esperientziak partekatzeko eta beren kezkak adierazteko. Ideia nagusia bilerak modu irekian egitea da, elkarrizketa bidez aurkitzen ditugun arazoei irtenbide bateratuak aurkitu ahal izateko, bai eta herri osoari mesede egingo dioten jarduerak antolatzea ere.
Zenbat kuadrilla zarete Urdulizen? Haien hazkundea ikusi duzue?
Egun, 24 kuadrilla ditugu, eta esan dezakegu aspalditik ikusi dugula horien parte-hartzea ere hazi egin dela jaietako jardueretan. Igoera horrek, gure jardueren parte izateko interesa islatzeaz gain, adierazten du pertsona guztien artean giro abegikor eta erakargarria sortzen ari garela, eta horrek pertsona gehiago gonbidatzen dituela elkartzeko eta komunitate-bizitzaz gozatzeko.
Urdulizen nolako eskaintza dago kuadrillentzako?
Kultur eta kirol jardueretan eskaintza zabala dago kuadrillentzat. Hala ere, nahiz eta eskaintza ona izan, uste dugu beti dagoela hobetzeko tartea.
Zerbait berezi prestatzen ari zarete jaietarako?
Andra Mari jaiak urteko egunik esperotsuenetakoak direnez, gogor lan egiten dugu herria zoriontsu egiteko. Publiko guztientzat egokia den programa bat egiten saiatzen gara eta egunero herriaren beharretara egokitutako jarduarakaz betetzen dugu. Aurten, gainera, herriko eremu asko obretan egongo dira, eta hori erronka bat da guretzat eremuaren antolaketari dagokionez.
Laster, III. Putxera Eguna duzue herrian. Gogotsu zaudete?
Benetan hunkituta gaude Putxeren Egunaren hirugarren urteagaz, hainbat arrazoirengatik egin ez den eta gure erkidegoan oso maite dugun tradizio bihurtu gura dugun ekitaldiagaz. Egun honek tokiko gastronomia gozoaz gozatzeko aukera emateaz gain, kuadrilletako kideen eta bizilagunen arteko harremanak sendotzeko aukera ere ematen digu. Zalantzarik gabe, gogo handia dugu parte hartzeko eta ekitaldi hau guztiontzat gogoangarria izateko.
Zerbait gehiago gehitu gura duzue?
Azkenik, aukera hau baliatu gura genuke Urdulizko herritar guztiak gure ekintzetara bildu eta batzarrean parte hartzera gonbidatzeko. Gure ustez, zenbat eta ahots gehiago entzun eta zenbat eta pertsona gehiagok parte hartu, orduan eta hobeto aterako dira jaiak! Irrikaz gaude denak han ikusteko eta une bereziak elkarregaz partekatzeko.