Urduliz morez jantziko da eta M8ko aldarrikapenakaz bat egingo du egun hauetan

Nahia Martinez Gondra 2025ko mar. 5a, 09:35

Inolako emakumeak, artxiboko irudian. © INOLA

Feminismoaren aldeko aldarrikapenek indarra hartuko dute Urdulizen ere. Hala, egitarau oparoa osatu dute emakumeen eskubideak aldarrikatzeko asmoz. Adi egitarauari!

Martxoak 6, eguena
  • 19:00 “50 grados” dokumentalaren proiekzioa eta hitzaldia, Urdulizko kultur etxean.
Martxoak 8, zapatua
  • 12:30 Berdintasunaren Zuhaitza Inola egoitzan. Berriz inauguratzea eta manifestua bideari ekin aurretik.
  • 13:00 Berdintasunerako bidea parte-hartze prozesuaren plakaren inaugurazioa.
  • 13:15 Kalejira eta triki-poteo feminista, Antsonekoa plaza.
  • 15:00 Elkarteko bazkaria (izena eman behar da).
  • 18:30 Jesusen Bihotza plazatik M8 manifestazioa, Bilbon.
Martxoaren 10era arte, astelehena
  • “Ingurumenak eragindako pertsonen migrazioa eta lekualdatzea” erakusketa, Urdulizko kultur etxea.
Martxoak 28, barikua
  • 18:30 Begirada Berri Bat Cinco lobitos filma, Urdulizko kultur etxea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun