Duela gutxi Espainiako ciclocrosseko txape- la jantzi zenuen kadete mailan. Nola sentitzen zara garaipen horren ostean?
Oso pozik. Ez nuen irabaztea espero, baina alai hartu dut garaipena. As Pontesen (Galizia) izan zen txapelketa. Atera nintzenean eta bigarrenari den- bora irabazi nionean, jakin nuen garaile izango nintzela.
Zaila egin zitzaizun irabaztea?
Ez, ez zitzaidan zaila iruditu. Berez, asko disfrutatu nuen lehiaketa izan zen.
Ez da irabazten duzun lehenengo titulua, ezta?
Irabazi nuen lehenengo txapelketa Bizkaikoa izan zen, Gorlizen. Horren osteko hurrengo astean, Euskadiko Txapelketa irabazi nuen, Aiaran (Araba). Bukatzeko, As Pontesen, Espainiakoa irabazi dut. Horrez gain, Espainiako Kopa irabazi nuen ere Valentzian (Herrialde Katalanak), eta, han, zazpi froga ezberdin izan ziren.
14 urte dituzu. Noiz hasi zinen txirrindularitzan?
Txikitatik ibiltzen naiz bizikletan: 3-4 urte ingururekin hasi nintzen pedalik gabeko bizikletekin. Hortik aurrera horretan jarraitu dut, eta 10 urte ingururekin lehiaketetan hasi nintzen. Nire aitak bizikletak saltzeko eta konpontzeko denda bat du Gorlizen, beraz, bertatik dator txirrindularitzarekin dudan lotura.
Zenbateko maiztasunagaz egiten dituzu entrenamenduak?
Astean, ia arratsaldero ateratzen naiz bizikletarekin. Ciclocrossean ordu erdi egoten naiz entrenatzen; errepidean, 2 ordu inguru, gutxi gora behera.
Zaila egiten zaizu kirola zure bizitzako bes- te alor batzuekaz lotzea?
Ez. Esango nuke momentuz ondo orekatzen ditudala nire bizitzako gauza guztiak.
Etorkizunari begira baduzu erronka bereziren bat buruan?
Saiatu nahi dut errepidean ciclocrossean lortu ditudan marka berdinak lortzen. Hori da nire hurrengo erronka.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun